Kimatze lanetan jardun dute beharginek azken asteotan

Kimatze lanetan jardun dute beharginek azken asteotan

2025/12/12
Azaroaren 27tik abenduaren 2ra bitarte, kimatze lanetan aritu dira beharginak bidegorri inguruan.

Urteko garai honetan ohi den moduan, zuhaitzak kimatzeko lanetan aritu dira beharginak azken asteotan. Azaroaren 27an hasi ziren lanekin eta joan den astean, abenduaren 2an, hain zuzen ere, amaitu zuten. Aurten, Olean, bidegorriko sarrerako arbolak kimatu dituzte.

Kimatze lanez Arbolup enpresako langileak arduratu dira eta lanen kostua 4.890 eurokoa izan da, gehi BEZ.