Guztia prest dago domekan egingo den XXXII. Kaleko Margo Lehiaketarako
plaentxia.eus

Guztia prest dago domekan egingo den XXXII. Kaleko Margo Lehiaketarako

2026/05/21
Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Kaleko Margo Lehiaketaren 32. edizioa egingo da domekan; haur eta gaztetxoentzako lehiaketa goizeko 10:30etan hasiko da.

Udaleko Kultura Batzordeak XXXII. Kaleko Margo Lehiaketa antolatu du domekarako, maiatzak 24, goizeko 9:00etatik aurrera. Beste urte batzuetan bezala, helduen lehiaketaz gain, haurrei zuzendutako lehiaketa ere egingo da, goizeko 10:30etatik 12:30etara, Plaza Zaharrean.

Girotze aldera, Zirika Zirkus konpainiak Marietak zirkus zirko eta antzerki ikuskizuna eskainiko du lehiaketarekin batera Plaza Zaharrean eguerdiko 12:45etik aurrera publiko guztientzako. Emanaldiak familiarteko zirku konpainia baten nondik norakoak azaltzen ditu, eta maitasunaren, elkartasunaren eta sororidadearen mugak urratzean ahaldunkeriarekin topo egingo dute ikusleek.

Aurtengo edizioak, gainera, zenbait aldaketa edo berritasun dakartza berekin; izan ere, obrak egunean bertan ikusgai egongo dira Plaza Barrixan, eguerdiko 14:30etik arratsaldeko 18:00ak bitarte eta herritarrek haien lan gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango dute, herritarren saria erabakitzeko. Bozka eman ahal izango da arratsaldeko 17:30ak arte. Berritasun hauen helburua herritar guztiei artea gehiago gerturatzea eta arteaz gozatzeko aukera eskaintzea da.

Ondoren, 18:00etan, helduen kategoriako zein haur eta gaztetxoen lehiaketako sariak banatuko dira, Plaza Barrixan.

Helduen lehiaketaren oinarriak

  1. Kaleko Margo Lehiaketaren XXXII. edizioan parte hartu ahal izateko izen-ematea Udaletxean egingo da maiatzaren 24an, domekan, goizeko 9:00etatik 10:00etara. Izen-ematearekin batera, margolariek erabiliko dituzten margo-oihalak seiluz joko dira.
  2. Izen-ematea irekia izango da, interesa duen 16 urtez gorako pertsona orok parte hartu ahal izango du. Partehartzaileek, beren lanak egiteko beharrezkoak dituzten material eta tresna guztiak ekarri beharko dituzte.
  3. Lehiaketaren gaia: Soraluze.
  4. Lanak eguerdiko14:00ak eta 14:30ak bitartean entregatu beharko dira Udaletxean.
  5. Partehartzaileei honako zerbitzuak eskainiko zaizkie:
    • Aparkalekua: Frontoi zaharrean izango da. Baimen-orria izen-emateko orduan eskuratu beharko da.
    • Bazkaria: 14:45ean izango da. Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da sustapena@soraluze.eus-era mezua bidaliz edo 688818209 telefonora deituz. Izena emateko azken eguna 2026ko maiatzaren 20a izango da (egunean bertan ezingo da bazkaltzeko izena eman).
  6. Gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakia domekan bertan, arratsaldeko 18:00etan jakinaraziko da eta, jarraian egingo da sari-banaketa Plaza Barrixan. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
  7. Lehiaketara aurkeztutako egunean bertan egongo dira lanak erakusgai Plaza Barrixan. Sari banaketaren ostean, partehartzaileek beraien lanak jaso ahal izango dituzte.
  8. Hauexek izango dira banatuko diren sariak:
    • Lehen saria ....................................     600 euro.
    • Bigarren saria ...............................     400 euro.
    • Hirugarren saria............................    300 euro.
    • Herritarrek hautatutako saria...    Bertako produktuen saskia.
  9. Saritutako lanak Udalaren esku geratuko dira, eta egokia deritzon erabilera emango die.
  10. Epaimahaikideen iritziz lanek ez balute kalitate maila egokirik, ez da sariturik izango.

Haurren lehiaketaren oinarriak

  1. Soraluzeko Kaleko Margo Lehiaketaren XXXII. edizioko haur eta gaztetxoen maila 2026ko maiatzaren 24an egingo da goizeko 10:30etatik 12:30etara Plaza Zaharrean.
  2. Lehiaketaren gaia irekia izango da.
  3. Partehartzaileek beren lanak burutzeko beharrezkoak dituzten tresnak antolakuntzak jarriko ditu. Hala ere, etxetik ekarri nahi
    dituenak izango du horretarako aukerarik. 12:15etatik aurrera ez da materialik banatuko.bertan jaso ahal izango dituzte margotzeko behar dituzten tresnak (orria, arkatza, borragoma, txorroskiloa eta margoak). Hala ere, etxetik ekarri nahi dituenak izango du horretarako aukera.
  4. Lehiaketak hurrengo maila hauek izango ditu:
    1. Maila: Haur Hezkuntzako ikasleak
    2. Maila: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Mailako ikasleak
    3. Maila: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. Mailako ikasleak
    4. Maila: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleak
    5. Maila: Bigarren Hezkuntzako ikasleak
  5. Maila bakoitzeko hiru lanik onenak sarituko dira. Sariak ondorengoak izango dira:
    1. Maila: 50, 30 eta 20 euroko baleak.
    2. Maila: 50, 30 eta 20 euroko baleak.
    3. Maila: 50, 30 eta 20 euroko baleak.
    4. Maila: 50, 30 eta 20 euroko baleak.
    5. Maila: 50, 30 eta 20 euroko baleak.
  6. Baleak Iratxo, Estankoa eta Arcelus saltokietan erabili ahal izango dira, eraman eta hilabeteko epean.
  7. Sariak egunean bertan emango dira, arratsaldeko 18:00etan Plaza Barrixan.
  8. Partehartzaile guztiek opari txiki bat jasoko dute lana entregatzen dutenean.