Kamikaze Helmets musika taldeak eta Oihana Arana bertsolariak emanaldia eskainiko dute domekan, urriaren 19an

Kamikaze Helmets musika taldeak eta Oihana Arana bertsolariak emanaldia eskainiko dute domekan, urriaren 19an

2025/10/17
"Bideak" proiektuaren baitan, Kamikaze Helmets musika taldeak eta Oihana Arana bertsolariak emanaldia eskainiko dute domekan, urriaren 19an, eguardiko 13:00ean, San Ana kalean.

Gaztelupeko Hotsak disketxearen Bideak proiektua musika eta beste disziplina batzuk uztartzen dituen emanaldi sorta da, kultur adierazpen garaikideak, inprobisazioa eta tokiko komunitatearen parte-hartzea bateratu nahi dituena. Datorren domekan, urriak 19, proiektuko saio berria eskainiko du rock musika eta bertsoa uztartuko dituen emanaldiarekin; eguardiko 13:00ean, Santa Ana kalean.

Kamikaze Helmets gitarrarik gabeko rock musika talde madrildarrak eta Oihana Arana bertsolari eskoriatzarrak eskuz esku jardungo dute bertan, entzuleen gozagarri.