Nagusien eguna ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean

Nagusien eguna ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean

2026/09/29
Nagusien eguna ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean: gidaren aurkezpena, bingoa, Atxia Motxia ekimena...

Urriaren 1ean ospatzen da Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna eta Soraluzek ere, ospakizunera batuz, egitarau oparoa antolatu du egun seinalatuaren bueltan Soraluzeko Nagusien Kontseiluaren ekimenez. Hainbat herri eragile batu dira egunaren antolakuntza lanetara.

Pertsona nagusientzako gida eta beste

Urriaren 1ean goizeko egitaraua antolatu dute Sapan, Athlonekin eta Plazentzia kantuan taldearekin elkarlanean: jarduera fisiko saioa, pertsona nagusientzako gidaren aurkezpena eta Plazentzia kantuan taldearekin kantu-saioa eta pikoteoa.

Pertsona nagusientzako gida Nagusien Kontseiluko partaideekin batera landu da. Gidaren helburua da pertsona nagusiei herriko baliabide eta zerbitzuak modu erraz, ulergarri eta intuitiboan jakinaraztea da. Baita harremanetarako kontaktu eta helbideen informazioa eskuragarri izan dezatela ere.

Bingoa urriaren 8an

Mesedetako egoitzak 65 urtetik gorako pertsona ororentzako bingoa antolatu du urriaren 8rako, eguena. Egoitzako egoiliarrak izan zein ez, Soraluzeko adineko pertsonak gonbidatu nahi dituzte bingoan parte hartzera.

Atxia Motxia belaunaldi arteko ekimena

Urriaren 9an, barixakua, Atxia Motxia ekimena antolatu da hainbat herri eragileren artean. Belaunaldi arteko harremanak sustatzea eta Soraluzeko garai bateko jolas zein abestien transmisioa egitea du xede.

Plaentxi herri eskolako haurrak txokoz txoko igaroko dira eta bertan pertsona nagusiekin elkartuko dira; adineko pertsonek haien  haurtzaroko jolasak erakutsiko dizkiete eta elkarrekin jolastuko dira.

Amaitzeko, parte-hartzaile guztiak Plaza Barrixan elkartuko dira eta txokolatada egingo dute. Gainera, Plazentzia kantuan taldearekin batera elkarrekin abestuko dute.