"Treba Gurasoak" ekimenaren baitan, nerabeen osasun mentalari buruzko hitzaldia egingo da urriaren 21ean

"Treba Gurasoak" ekimenaren baitan, nerabeen osasun mentalari buruzko hitzaldia egingo da urriaren 21ean

2025/10/16
Gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu du Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak datorren martitzenerako, urriak 21; nerabeen osasun mentala izango dute hizpide.

Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak "Treba Gurasoak" egitasmoaren edizio berria antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

"Treba Gurasoak" Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Aurtengo egitasmoaren baitan, haurren eta nerabeen gurasoei zuzenduta, osasun mentala eta nerabeen gaia lantzeko hitzaldia eskainiko da urriaren 21ean, datorren martitzena.

Osasun mentala eta nerabeak

Familien eginkizun nagusietako bat da heztea eta seme-alabek balio eta portaera edo jarraibide egokiak eskura ditzaten lortzea. Babesaren gakoa da ingurune seguruak eta babesleak sortzea. Ingurune horietan, pertsonak erabat garatu ahal izango dira, beren eskubideak errespetatu ahal izango dira eta edozein indarkeria-motatatik libre egongo dira, haien ongizate fisikoa eta mentala bermatuz.

Noiz: urriak 21, martitzena, 18:00etan.

Non: Tolarekua aretoa

Hizlaria: Estibaliz Ansotegi

Hizkuntza: euskara

Edukia

  • Gure seme-alaben osasun mentala, nola sentitzen dira?
  • Zer da osasun mentala?
  • Zerk kezkatzen gaitu osasun mentaletik?
  • Adimen emozionalaren garrantzia
  • Ezegonkortasun emozionala
  • Zer dira gatazkak?
  • Detekzio goiztiarra eta babesgabetasuna.
  • Nola lagun diezaiekegu?

Izen-ematea zabalik

Izen-emate epea irekita dago dagoeneko, eta bi bide daude:

  • Udaleko harrera bulegora idatziz, harrera@soraluze.eus helbidean edo 943753043 telefonora deituta, astelehenetik barixakura 9:00 - 14:00.
  • Online, ondorengo galdetegia beteta: izen-ematea.