Gaur, ekainak 23, ere berotik babesteko espazioak egokitu ditu Udalak eta Plaza Barrikoa izango da Udate gauez baimendutako su txiki bakarra
Eusko Jaurlaritzak eguaztenerarte, ekainaren 23 eta 24ra arte, luzatu du alarma gorria muturreko tenperaturengatik. Atzo bezala, Udalak, berotik babesteko espazioak egokitu ditu eta Udate Gaberako eskaera zehatzak egin ditu.
Gaur, martitzena eta bihar eguaztena, berotik babesteko espazioak honako hauek izango dira:
- Udal liburutegia (10:00-13:00), aire girotuarekin.
- Arane kiroldegia (08:30-21:30)
- Kiroldegiko frontoia irekita egongo da herritarrentzako (10:00-20:00)
- Udalak gogorarazi nahi du frontoia herritar guztiei irekia egongo dela, hori horrela, baloiarekin jolasteko esparrua mugatuta egongo da.
- Kalebarren 8ko goiko gela (16:00-20:00), aire girotuarekin.
- Sapako aterpea eta Frontoi zaharreko estalpea
- Ur-txorrotak (10:00-21:00)
- Sagar errekako potzua (Kokapena hemen)
Testuinguru honetan, ekainaren 23a izanik, Udate Gaua edo San Juan sua ospatuko da Soraluzen eta inguruetan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak euskal erakundeei gomendatu die baso-masetatik hurbil dauden eremuetan sua piztea saihesteko.
Gomendioei jarraituz, Plaza Barrikoa izango da gaur gauean baimenduta egongo den su bakarra. Gainera, besteetan baino su txikiagoa egingo da. Sute arrisku handia dela eta, gainerako eremuetan surik ez egitea eskatzen die Udalak herritarrei eta Udate Gaua plazan ospatzeko deia egiten die.

Azkenik, muturreko bero egunetarako hainbat gomendio gogorarazi nahiditu Soraluzeko Udalak:
- Saihestu eguneko erdiko orduetan eguzkitan egotea.
- Edan ura sarritan, nahiz eta egarririk ez izan.
- Egon leku ahalik eta freskoenetan.
- Erabili arropa arina, txapela eta eguzkitako babesa.
- Saihestu jarduera fisiko bizia egitea, batez ere tenperatura handieneko uneetan.
- Arreta berezia adinekoei, haurrei eta gaixo kronikoei.
Gomendio gehiago behar izanez gero, Eusko Jaurlaritzak emandako jarraibide zehatzak kontsulta daitezke hemen: Bero plana
Norbera eta ingurukoak zaintzeko dei egiten dute Udal ordezkariek eta larrialdiren bat izanez gero, 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu.