Hizkuntza politika
Telefonoa: 943753043
E-posta: sustapena@soraluze.eus
Arduradun Politikoa: Iker Uzin
Sustapen Teknikaria : Mikel Leunda
Zerbitzuaren helburu nagusia euskararen normalizazioa da
Udalaren jarduneko eremu guztietan euskararen erabilera normalizatuz eta herri-bizitzan euskara arlo guztietan normaltasunez erabil dadin sustatuz.
Zerbitzuak
- Herritarrentzako euskara ikasteko diru-laguntzak.
- Elkarte eta dendarientzako doako itzulpen eta hizkuntza-aholkularitza.
- Merkatal establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak.
Ekimenak
- Sormen lehiaketa
Soraluzeko umeen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko, Ipuin Lehiaketa sortu zuen udalak 1985ean. Harrezkero, 40 edizio egin dira. Egun, umeen eta helduen lehiaketa ere egiten da eta aurtengoan idazlan lehiaketa izatetik sormen lehiaketa izatera igaro da.
-
- XLI. sormen lehiaketako oinarriak
- Helduen kategorian lanak aurkezteko galdetegia: Lanak aurkeztu
- XL. idazlan lehiaketako lan sarituak:
- Irakurri eta gozatu ekimena
Euskarazko irakurzaletasuna sustatu eta euskal liburu edizioari bultzada emateko, Irakurri eta Gozatu kanpaina egiten da urtero udaleko Hizkuntza Politika Batzordeak eta Udal Liburutegiak antolatuta.
Udalean euskararen erabilera normalizatzeko VII.plana
Soraluzeko Udalean euskararen erabilera sustatzeko VI.plangintzaldiaren ebaluazioa egin eta VII.plangitzaldiko plan berria osatu da, 2024an.
- 2024-2027 udalaren erabilera plana (Laburpena)
- 2024-2027 udalaren erabilera plana (Txosten osoa)
AROA plana: Soraluzen euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko plana
Azken urteetan indarrean egon zen ESEP plan estrategikoaren ibilbidea amaituta, Soraluzeko udalak datozen urteetan udalerrian euskararen erabilera sustatzeko AROA markoan oinarritutako plana diseinatu du udaleko arlo guztiekin eta herri eragileekin elkarlanean osatutako prozesu partehartzaile baten bitartez. Hori horrela 2025-2034 urteeratako plana osatu da. Behin lan hori eginda, AROA izeneko lan taldea osatu da planaren jarraipena bermatzeko eta epe ertaineko ekintza planak diseinatzeko.
- AROA planaren dokumentu nagusia (PDF)
Dokumentuak
- Datu soziolinguistikoak (1986-2011). (PDF)
- Soraluzeko haur, gazte eta gurasoen hizkuntza ohiturak (2015). (PDF)
- Hizkuntza erabileraren kale neurketa 2016. (PDF)
- Euskararen egoera udalerriko merkataritza-sektorean. (PDF)
- Haur elebidunen gurasoentzako eskuliburua (PDF).
- Bilakaera soziolinguistikoa, egungo egoera eta aurrera begirako ikuspegia. (PDF)
- Eleaniztasunaren onurak. (BIDEOA)