
Soraluzeko jaietarako hainbat ohar eta jaiak iragartzeko bideo laburra: uztailak 25, barixakua
Atzo argitaratu zen udalaren webgunean eta sare sozialetan 2025ko Soraluzeko jaiak iragartzeko lehenengo bideo laburra eta egunero izango da berri bat, barixakura arte. Honekin, herritarrek ekintza bakoitza hobeto irudika dezaten eta jaietan zehar izango diren ekitaldi zein musika proposamenak ezagut ditzaten nahi da.
Hona bigarren bideo laburra, uztailaren 25eko egitarauarekin:
Herri bazkariko tiketak Iratxon salgai
Danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko aukera
Iazko jaietan berreskuratu zen danborrada atzera ere, soraluzetar ugariren parte-hartzea duen herri ekimen handia; horrekin batera, danborrada udaletxetik ikusteko aukera ere izan zen. Proposamen horrek izan zuen harrera ona ikusita, aurtengoan ere Danborrada Soraluzeko Udaleko balkoitik ikusteko aukera eman nahi zaie herritarrei. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, eta bi bide daude horretarako:
- Aurrez aurre, udaletxeko harreran, astelehenetik barixakura 9:00 - 14:00 bitartean.
- Online, ondorengo galdetegia beteta: danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko izen-ematea.
Uztailaren 22a izango da izena emateko azken eguna, eta toki baino izen-emate gehiago badaude, zozketa bidez aukeratuko dira parte-hartzaileak eta banaka abisatu.