
Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguen honetan, irailaren 11n
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek lau puntu izango dituzte aztergai datorren eguenean, irailaren 11n, arratsaldeko 19:00etan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.
Udal ordezkariek batzarra egingo dute datorren eguenean, irailaren 11n, arratsaldeko 19:00etan, ondorengo gai-zerrendarekin:
1.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
2.- 2026ko ordenantza fiskalen aldaketa proposamena. (2025ORDE0003)
3.- Zeleta 4. zenbakiko bi igogailuen proiektua gauzatzeko lur zoru publikoaren desafektazioa eta salmenta.
4.- Eskari eta galderak.