Padel pistan sarea jarri dute aste honetan zehar
Joan den urrian Arane udal kiroldegiko padel pista estali zen euria zen egunetan ere erabili ahal izateko; asteon, berriz, brigadako langileek sarea jarri dute aldamenetan, pilotak kanpora eta errepidera erortzetik sahiesteko.
Udal brigadako beharginak arduratu dira sarea ipintzeaz eta Galdakaoko Inde Educa enpresak hornitu du. Kostua 908 € gehi BEZ izan da eta joan den astelehenean, urtarrilaren 26an, aritu ziren horretan. Dagoeneko erabilgarri dago.

Erreserbak aplikazioaren bitartez
Udalak erabiltzaileei gogorarazi nahi die aurrerantzean, padeleko pista aplikazioaren bitartez erreserbatu beharko dela. Hilabeteren barruko erreserbak egin ahal izango dira: erabiltzaile batek otsailaren 2an egingo balu erreserba, martxoaren 2a bitarteko egun eta orduak izango ditu erreserbatzeko.
Hauexek dira erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifak:
- Arane Udal Kiroldegian abonatuak: 1€ ordua pertsonako.
- Abonatu gabeak: 5€ ordua pertsonako.