
Soraluzeko jaietarako hainbat ohar eta jaiak iragartzeko bideo laburra: uztailak 27, domeka
Joan den martitzenetik gaur arte, egunero argitaratu da udalaren webgunean eta sare sozialetan Santiago eta Santa Ana jaien egitarauaren berri ematen duen bideo laburra. Gaurkoak azalduko du uztailaren 27ko, jaietako azken eguneko programazioa eta hortaz, azken bideoa izango da. Honekin, herritarrek ekintza bakoitza hobeto irudika dezaten eta jaietan zehar izango diren ekitaldi zein musika proposamenak ezagut ditzaten nahi da.
Hona laugarren eta azken bideo laburra, uztailaren 27ko egitarauarekin:
Herri bazkariko tiketak Iratxon salgai
Oraindik ere salgai daude herri bazkarirako tiketak, eta erosi ahal izango dira datorren astelehenera arte, uztailaren 21a arte. Antolatzaileek soraluzetarrei eskatzen diete, mesedez, ez dezatela azken ordurako utzi tiketaren erosketa eta herri bazkarian parte hartzera animatzen ditu.