Euskarazko irakurle taldeko kideak gaur, astelehena, batuko dira
barrena.eus

Euskarazko irakurle taldeko kideak gaur, astelehena, batuko dira

2026/01/26
Marjane Satratpiren "Persepolis" eleberri grafikoaz aritzeko bilduko dira gaur, astelehena, urtarrilak 26, euskarazko irakurle taldeko kideak, Ainhoa Aldazabalek gidatuta.

Euskarazko irakurle taldea gaur, astelehena, urtarrilak 26, batuko da ikasturteko hirugarren liburuaz aritzeko; Marjane Satrapiren Persepolis eleberri grafikoaz, hain zuzen ere. 

Taldeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira, irailetik maiatzera bitarte, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko; guztira, euskaraz idatzitako zein euskarara itzulitako bost liburu irakurtzen dira. Ikasturtean birritan, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen dute saioetara.

Gaur gaurkoz, hogei lagun inguruk parte hartzen du euskarazko irakurle taldean; izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko udal liburutegiarekin harremanetan jarri behar da.

Gaurko hitzordua

Marjane Satrapi (Rasht, 1969) marrazkilari, idazle eta zuzendari irandarraren eleberri grafikorik ezagunena da Persepolis (Elkar-Reservoir Books, 2023).Persepolisek Irango iraultza islamikoa kontatzen digu neskatila baten ikuspegitik, bere familian eta herrialdean gertatzen diren aldaketa handiei harrituta begiratzen baitie, berak zapia eramaten ikasi behar duen bitartean. Guztiz pertsonala eta sakonki politikoa, Marjane Satrapiren kontakizun autobiografikoak trebeki aztertzen du zer esan nahi duen gerra eta zapalketa giro batean hazteak.

Eguna: astelehena, urtarrilak 26

Ordua: 19:00

Lekua: Udal liburutegia

Irakurle taldearen funtzionamendu egokia bermatzeko, udal liburutegia itxita egongo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Liburuak itzuli nahi izanez gero, Ludotekako atearen ondoan dagoen buzoia erabili daiteke; bestelako zerbitzurik, ordea, ez da emango.