"Munduko ipuinen ziklo herritarrak" datorren martitzenean, urtarrilaren 27an izango du bigarren hitzordua

"Munduko ipuinen ziklo herritarrak" datorren martitzenean, urtarrilaren 27an izango du bigarren hitzordua

2026/01/23
Aurtengo "Munduko ipuinen ziklo herritarrak" saio berri bat eskianiko dudatorren martitzenean, urtarrilaren 27an; André Nunes da Costak "Caipora" ipuina kontatuko du portugesez eta euskeraz.

2024ko irailean munduko hainbat txokotako hizkuntzaz eta istorioz bete ziren Soraluzeko kaleak Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak, Udaleko Kultura Batzordeak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatutako Munduko ipuinen egunaren aitzakian. Iaz ere errepikatu zen hizkuntzen, kulturen eta ipuinen festa. Munduko ipuinen egunak hizkuntza aniztasunari aitortza egitea, herritarren zein hizkuntz komunitateen arteko hartu-emanak ahalbidetzea eta ipuinen balioa sustatzea ditu helburu nagusi; xede horiei hauspoa eman nahi zaie orain Munduko ipuinen ziklo herritarrarekin.

Soraluzen bizi diren munduko beste lurralde batzuetako herritarren jatorrizko ipuinen kontaketa saioak antolatu dira udal liburutegian datozen asteotarako, herritarrak beraiek protagonista izango direlarik. Izan ere, soraluzetarrek beraiek kontatuko dituzte ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz.

Urtarrilaren 14an egin zen lehen saioa eta urtarrilaren 27an eta otsailaren 10ean izango dira hurrengo hitzorduak.

Andrérekin Brasilgo paisaietara

Datorren martitzenerako, urtarrilaren 27rako, prestatu dute antolatzaileek ziklo herritarraren bigarren hitzordua Brasilgo ipuin batekin: Caipora. Azoreetatik datorren André Nunes da Costak Brasilgo doinu eta paisaiak ekarriko ditu entzuleen gozagarri.

Adin guztietako entzuleak daude gonbidatuta ipuin-kontaketara, haurrak zein helduak.