Ikasturte amaierako erakusketa

Ikasturte amaierako erakusketa

2022/05/18
Krabelin pintura-eskolako ikasleek urtean zehar egin dituzten 30 margolanetik gora ikus daitezke atzoz geroztik eta maiatzaren 28ra arte kiroldegiko erakusketa-aretoan.

Atzo zabaldu zen Krabelin pintura-eskolako ikasleen margo-lan erakusketa.

Urtero moduan, ikasturtean zehar egindako lanak jarri dituzte ikusgai kulturguneko erakusketa-aretoan.

Guztira beste horrenbeste ikasleren 30 lan inguru ikus daitezke.

Erakusketa maiatzaren 28ra arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:

- Astegunak: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.