Soraluzeko Hezkuntza Foroa gaur batuko da;  irailak 30, eguaztena, 17:00etan Pleno Aretoan; Hezkuntza proiektuaren aurkezpena eginez.

Soraluzeko Hezkuntza Foroa gaur batuko da; irailak 30, eguaztena, 17:00etan Pleno Aretoan; Hezkuntza proiektuaren aurkezpena eginez.

2026/09/30
Gaurko Hezkuntza Foroan hezkuntza proiektuaren aurkezpena egingo da, talde eragilean eguneratu ostean. Horrez gain, erronka ezberdinen inguruko zereginak zehaztuko dira ikasturtera begira.

Soraluzeko hezkuntza formal eta ez formaleko profesional, norbanako eta eragileak biltzen ditu Hezkuntza Foroak. Urtean hirutan batzen da Soraluze herri hezitzaile eta hezkuntza komunitate gisa dituen erronken gainean jarduteko.

Aurreko Hezkuntza Foroetan ateratako erronken inguruan jardutearekin batera ( euskararen kaleko erabilera, harrera plana eta ingurumenaren lanketa), herriko hezkuntza proiektua aurkeztuko da gaurko hitzorduan. Azken hilabeteetan udala eta hainbat hezkuntza eragile aritu dira hezkuntza proiektuari forma ematen eta dokumentu eguneratua aurkeztuko dute gaurkoan.

Soraluzeko hezkuntza eragile oro dago gonbidatuta Hezkuntza Foroan parte hartzera, bai eta gaian interesa duen edonor ere.

Eguna: irailak 30, eguaztena

Ordua: 17:00-18:30

Lekua: Pleno Aretoa