Eskulangileen Gabonetako Azoka
Herriko zortzi artisauren produktuak erosi ahal izango dira larunbat honetan goizeko 11etatik 2:30era bitartean Plaza Zaharrean egingo den eskulangileen azokaren bosgarren edizioan.
            Herriko artisauek kalera aterako dituzte beren produktuak bosgarren urtez larunbat honetan.
Guztira 8 artisauk hartuko dute parte, beste horrenbeste postu edo standekin, Plaza Zaharrean egingo den azokan.
Hauek dira parte hartuko duten eskulangileak:
- Nuria Muro, "Oparitxoak".
 - Lorea de Castro, "Aupagu! serigrafia".
 - Idoa Cacho, "Kilikilima".
 - Saadia Nasir, "Joskintza".
 - Pablo Mateo, "Narrua".
 - Isabel Moran, "Scrap albumak eta txartelak".
 - Iosune Casares, "Apaingarriak".
 - Cristina Albisua, "Orratz joskintza".
 
Argazkia: Plaentxia.eus