"Contra Ana" antzezlana ikusi ahal izango da barixakuan, azaroak 27, aurtengo "Antzerki Garaia" zikloaren baitan
Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki Garaia zikloaren barruan, La contraria antzerki konpainiak Contra Ana antzezlana taularatuko du azaroaren 27an, barixakua, arratsaldeko 20:00etan, Herri Antzokian, euskaraz. Euskal kultur eszenako punta-puntako bost antzezlan herrira ekarriko dituen antzerki zikloaren baitan kokatzen dira antzezlan hauek; urritik urtarrilera bitarte eskainiko dira antzezlanak, barixakutan Herri Antzokian.
Sinopsia eta fitxa teknikoa
Anorexia eta, jakina, elikadura-nahasmendu bat bere konplexutasunean Alma Garcíaren benetako esperientziatik erretratatzen duen autofikzioa da Contra Ana. Bartzelonako klinika batean ingresatuta eman zuen urtea du ardatz bereziki, eta nortasunari buruz eta kontzeptu horrek berarentzat zer suposatu duen hausnartzen du. Obraren bidez, zergatiak bilatuko dira, eta gizarteak elikadura-nahasmendu bat garatzeko (edo mantentzeko) duen erantzukizuna aztertuko da.
- Zuzendaritza: Paco Montes
- Antzezleak: Carmen Climent, Alma García, León Molina, Cristian Olarte eta Jone Laspiur edo Beatriz Justamante
- Musika: Cristian Olarte eta Javier Porras
- Eszenografia: Fer Muratoni
Prezioa: 10 euro
Sarrerak aurrez zein egunean bertan
Sarrera eskuratzeko bi bide egongo dira:
- Online: bibe.me atariaren bidez: Contra Ana
- Aurrez aurre:
- Udal liburutegian, astelehenetik eguenera 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30; barixakutan 11:00 - 13:00.
- Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.