Dagoeneko martxan dira Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak

Dagoeneko martxan dira Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak

2026/09/25
Soraluzeko Ludotekak eta Gaztelekuak hasi dute dagoeneko 2026-2027 ikasturtea.

Urtero moduan, irailaren bigarren astean zabaldu zituzten ateak haur eta nerabeentzako udal zerbitzuek: Ludoteka eta Gaztelekua. 

Ikasturte honetan momentuz 100 haur daude izena emanda ludotekan eta beste 59 gaztelekuan (LH5-LH6). DBHko ikasleek ez dute gaztelekuan matrikulatu beharrik zerbitzua erabili ahal izateko eta ez dago plaza mugarik.

Aurten, gainera, DBH 1. mailako ikasle guztiek institututik Gaztelekura bisita egin dute. Bertan, asteburuetako funtzionamenduaren berri eman zaie eta izena emateko fitxa banatu zaie. Dinamika jolas batekin amaitu da, ikasleen parte-hartzea eta giro atsegina sustatuz.

Ordutegia

Ikasturte honetan zerbitzuek izango duten ordutegia ondorengoa da:

  • Ludoteka:
    • Astelehenetik barixakura, 16:30-19:30. 

  • Gaztelekua
    • LH 5-LH6: barixakua 16:30-19:30 (Bi txandatan banatuta)
    • DBH: zapatu eta domeka 17:00-20:00 
      • Asanblada bitartez gazteekin batera, egun bakoitzean zein adinek izango duen lehentasuna zehaztu dute. 

Hezitzaile taldea

Guzira zazpi pertsonak osatzen dute aurten Ludoteka eta Gaztelekuko hezitzaile taldea.

Ludoteka
  • Eider Ariznabarreta Elgete
  • Naroa Gil Ayora
  • Naiara Kortabarria Ariznabarreta
Gaztelekua
  • Miren Muguruza García
  • Miren Gallastegi Barrutia
  • Julen Muguruza García
  • Amaia Hernández Morales

Plaza libreak

Ludotekako talde batzuetan badira oraindik plaza libreak: LH 1-2B, LH 3-4A eta LH 3-4B taldeetan. Interesdunek ludotekara jo beharko dute informazioa eskatzera. Gainontzeko taldeak beteta daude dagoeneko.

Gaztelekuan ere, LH 5 mailan izena eman daiteke oraindik eta DBHko erabiltzaileentzako, ostera, ez dago plaza mugarik.

Ekintza bereizak eta opor garaiko eskaintza

Azken urteetan moduan, Eguberri zein Aste Santuko opor sasoietan programazio berezia eskainiko dute Ludotekak eta Gaztelekuak.

Horrez gain, Gaztelekuan ekintza bereziak eta irteerak ere egingo dira, ikasturte osoan zehar. Lehenbizikoa, asteburu honetan egingo dute Hontza Extrem abentura parkera, momentuz 11 gazteren partehartzearekin.

Ludotekan berriz herriko eragile ezberdinekin elkarlanean hainbat dinamika egingo dituzte aurtengo ikasturtean. 

Guzti honi buruzko informazioa garaia iristean helaraziko zaie familia eta erabiltzaileei.