Dagoeneko martxan dira Santa Ana 4an komun publikoak egiteko lanak

Dagoeneko martxan dira Santa Ana 4an komun publikoak egiteko lanak

2026/11/19
Dagoeneko martxan dira Santa Ana 4an komun publikoak egiteko lanak; hamar asteko epean amaitzea aurreikusten da.

Gaur, eguena, azaroak 19, hasi dira beharginak Santa Ana 4 beheko lokalean komun publikoak egiteko lanetan. Dagoeneko ipini dute obra-hondakinak botatzeko edukiontzia eta lokala husten hasi dira. Aurreikuspenen arabera, lanek hamar asteko iraupena izango dute.

Aurrekontua eta esleipena

Estudios y Obras Rekalde S.L. enpresak eskuratu zuen puntuaziorik altuena lizitazioan eta hari esleitu zaio lanen ardura. Kostuari dagokionez, berriz, 103.440,01€ kostua, gehi BEZ, izango dute lanek.