Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguaztenean, ekainaren 3an
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek bederatzi puntu izango dituzte aztergai bihar, eguaztena, ekainaren 3a, arratsaldeko 19:00etan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.
Udal ordezkariek batzarra egingo dute eguazten honetan, ekainaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, ondorengo gai-zerrendarekin:
- 2025eko abenduaren 11ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
- 2025eko likidazioan finantza iraunkortasunaren txostenaren berri ematea. (2026LIKI0001)
- 2025eko Aurrekontuaren Kontu Orokorra onartzea. (2026KOOR0001)
- Soraluzeko Udalaren 2026/2029 diru-laguntzen plan estrategikoa aldatzea. (2026ORDE0001)
- Bake epailearen izendapena.
- Mozioa. Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena direla eta.
- Mozioa. Soraluzeko udalak elkarte gastronomikoak (txokoak) irabazi-asmorik gabeko erakundetzat har ditzan, udal-ordenantza fiskalen ondorioetarako.
- Eskari eta galderak.