Sektore publikoko greba deialdia, bihar, eguena, urriak 8
Urriaren 8rako deitutako sektore publikoko greba deialdiaren ondorioz, Soraluzeko Udaleko zenbait zerbitzuk ez dute betiko martxa izango.
Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta tokiko administrazioetako langileen greba deialdia dela eta, bihar, eguena, urriak 8, Soraluzeko Udaleko zenbait zerbitzu eta sailek ez du ohiko jarduna izango. Jendaurreko zerbitzuei dagokienez, udal liburutegia itxita egongo da.