“Aurretiazko borondateen” inguruko tailerrak antolatu dituzte Nagusien Kontseiluak eta JendartEkinek elkarlanean
Zer dira “Azken Aurretiazko borondateak”?
Bakoitzak bere bizitza kudeatzeko duen eskubidea oinarri hartuta, “Azken Aurreztiako borondateak” prozesu bat dira, non pertsonak planifikatzen duen, bereziki bere kabuz erabakitzeko gai ez den unerako, zein osasun-zainketa jaso edo baztertu nahi dituen etorkizunean.
Helburu nagusia da ziurtatzea pertsona gaixo horrek erabakietan parte hartzeko gaitasuna galtzen duenean (konortea galdu duenean, dementzia aurreratua dagoenean, etab.), ematen zaion osasun-arreta aldez aurretik adierazitako lehentasunen araberakoa dela.
Bigarren mailako helburuak dira osasun-arloko erabakiak hartzeko prozesua hobetzea, gaixoaren ongizatea optimizatzea eta haren hurbilekoen kargak arintzea. Aurretiazko Borondateak tresna erabilgarria dira bai gaixoarentzat eta baita bere hurbilekoentzat nahiz profesionalentzat; lagungarriak baitira elkarrekin hobeto komunikatzeko eta asistentzia-harremanak hobetzeko.
Horretarako modurik onena Aurretiazko Borondateen Dokumentuen bidez egitea da eta tailer honetan hori egiten lagunduko zaie parte hartzaileei.
Tailerraren inguruko azalpenak
Tailerraren txanda bakoitzean 20 lagunek parte hartzeko aukera izango dute. Txanda bakoitza 2 saioz osatua egongo da. Lehenengo saioan zertarako balio duen, hitz-gakoak, prozedura eta bete beharreko dokumentua azaltzen dira. Bigarren saioan, gaitutako profesionalak dokumentua berrikusiko du, eta dena zuzen badago, prozesua amaitutzat emango da. Izapideak 6 hilabete irauten du gutxi gorabehera, sinatzen denetik historia klinikoan agertzen den arte. Behar izanez gero, dokumentua erabiliko da. Hala ere, sinatzaileak erabakia hartzeko momentuan komunikatzeko modurik badu, beti gailenduko da bere hitza dokumentuaren gainetik.
Izena emateko moduak
Izen ematea doakoa izango da eta bi modutan egin daiteke, apirilaren 30a baino lehen:
-
Udaletxeko harreran, ohiko ordutegian.
-
Online galdetegia betez, hemen.
