Krabelin pintura eskolako ikasleen ikasturte amaierako erakusketa ikusgai maiatzaren 24ra arte

Krabelin pintura eskolako ikasleen ikasturte amaierako erakusketa ikusgai maiatzaren 24ra arte

2025/05/12
Krabelin pintura eskolako ikasleek urtean zehar egin dituzten 30 margolanetik gora ikus daitezke gaurtik maiatzaren 24ra bitarte kiroldegiko erakusketa-aretoan.

Paula Pinillak zuzentzen duen Krabelin pintura eskolako ikasleek haien artelanak erakutsiko dituzte, urteroko moduan, ikasturte amaierako erakusketan. Artelan gehienak margolanak diren arren, bozetoak eta marrazkiak ere erakutsiko dituzte.

Erakusketarako aukeratutako bildumaren egileak haurrak zein helduak dira, guztira 40 ikasle ingururen lanak izango dira.

Ordutegia

Maiatzaren 24ra arteko tartea egongo da erakusketa ikusteko, ondorengo ordutegian:

  • Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
  • Zapatutan: 12:00 - 13:30