Gaur, uztailak 1, hasiko dira Mesedeetako egoitzako magala egonkortzeko lanak
Gaur, uztailak 1, eguaztena hasiko dira Mesedeetako egoitzako magala egonkortzeko lanak; beharginak uztaila osoan arituko direla aurreikusten da.
2024ko martxoan Atxuri kalean izandako luiziaren ondorioz, ezponda eta magala desegonkortu ziren. Mesedeetako egoitzaren azpialdean geratzen den magala egonkortzeko lanak egingo dira uztailean zehar.
Lehenik eta behin, uztailaren 2an eta 3an, eguena eta barixakua, amiantoa erretiratuko du Lurkide enpresak. Ondoren, uztailaren 6tik aurrera, datorren astelehena, Elur-lan enpresa lurrak erretiratzen arituko da hamabost egunez. Amaitzeko, Tesinsa enpresak sare bat eta buloiak ezarriko ditu ezponda eusteko.
Lanon kostua 67.055,68 €koa izango da, BEZ barne eta aurreikusten da uztaila amaierarako amaituko direla.