"Ekain Txou: Hautsak harrotzen" emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko, online eta udal liburutegian

"Ekain Txou: Hautsak harrotzen" emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko, online eta udal liburutegian

2026/03/06
Dagoeneko eros daitezke "Ekain Txou: Hautsak harrotzen" emanaldirako sarrerak ohiko bideetatik: bibe.me atarian zein udal liburutegian.

Ekain Pailazoa artista azpeitiarrak Ekain Txou: Hautsak harrotzen emanaldia eskainiko du martxoaren 22an, Aisialdia Elkarrekin lan-taldeak eta Korrika Kulturalak elkarlanean antolatuta.

Sinopsia

Familia osoari zuzendutako antzerki eta clown emanaldia da Ekain Txou: Hautsak harrotzen, umorea, jolasa eta zirkuko ukituak uztartzen dituena.

Ikuskizunean, Ekain Pailazoak bere zirku-maleta zaharra hartuta, egoera barregarriak eta ustekabekoak sortzen ditu. Objektuekin jolastuz, gorputz-adierazpena erabiliz eta hitz gutxirekin, ikusle txiki zein handiak barrez lehertzea du helburu. Antzerki bisualaren bidez, irudimena eta algara dira protagonistak.

Ekain Txou: Hautsak harrotzen antzezlanerako sarrerak salgai

Iaztik, sarrerak aurrez erosteko aukera egoten da bi aste lehenagotik, online, bibe.me atarian, zein aurrez aurre udal liburutegian; egunean bertan ere eros deitezke txarteldegian, emankizuna hasi baino ordu erdi lehenagotik.

Horrela, dagoeneko salgai daude Ekain Txou: Hautsak harrotzen emanaldirako sarrerak:

  • Online: bibe.me atariaren bidez: Ekain Txou: Hautsak harrotzen
  • Aurrez aurre:
    • Udal liburutegian, astelehenetik eguenera 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30; barixakutan, 11:00 - 13:00.
    • Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
Eguna: martxoak 22, domeka
Ordua: 11:00
Lekua: Herri Antzokia

Prezioa: 2€