XXXI. Kaleko Margo Lehiaketako lanak erakusketa aretoan ikusgai, gaurtik aurrera
plaentxia.eus

XXXI. Kaleko Margo Lehiaketako lanak erakusketa aretoan ikusgai, gaurtik aurrera

2025/05/26
Atzo, maiatzaren 25ean, egin zen Kaleko Margo Lehiaketan XXXI. edizioan parte hartu zuten artisten margolanak gaurtik, maiatzaren 26tik 31ra bitarte ikusi ahal izango dira kulturguneko erakusketa aretoan, ohiko ordutegian.

Atzo, maiatzaren 25ean, domekaz egin zen Soraluzeko Kaleko Margo Lehiaketaren XXXI. edizioa.

Helduen mailan 18 margolarik hartu zuten lehiaketan parte, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat txokotatik etorritakoak. Hauexek izan ziren sarituak:

1. Saria: Fernando de Vicente Garrido (Durango)

2. Saria: Fernando Ureta Castelo (Artziniega)

3. Saria: Ricardo Azkargorta Celaya (Bergara)

Haurren sariketan, ostera, 150 neska-mutilek hartu zuten parte. Hauexek izan ziren sarituak, kategoriaz kategoria:

1. Kategoria (HH)

1. Saria: Hiba Hajji

2. Saria: Idoia Pérez

3. Saria: Julen Muñoz

2. Kategoria (LH 1-2)

1. Saria: Walid Aalouach

2. Saria: Israe Berrfai

3. Saria: Isra El Fellah

3. Kategoria (LH 3-4)

1. Saria: Mohamed Reda

2. Saria: Libe Elortza

3. Saria: Ager Esnaola

4. Kategoria (LH 5-6)

1. Saria: Salma Mirate

2. Saria: Jone Ormazabal

3. Saria: Rehab Maloul

5. Kategoria (DBH)

1. Saria: Nahia Rodriguez

2. Saria: Ane Martin

3. Saria: Paula Arruza

Lehiaketara aurkeztutako margolanak ikusgai

Kaleko Margo Lehiaketan XXXI. edizioan parte hartu zuten artisten margolanak maiatzaren 26tik 31ra bitarte ikusi ahal izango dira kulturguneko erakusketa aretoan.

Horrez gain, helduen lehiaketara aurkeztutako margolanak erosteko aukera ere izango da bertan. Saritutako margolanak, berriz, herriko eraikinetan jarriko dira, aurrerantzean ere ikusgai egon daitezen.

Ordutegia:

  • Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00.
  • Zapatutan: 12:00 - 13:30.