Bero bolada betean, berotik babesteko espazioak egokitu ditu Udalak eta herritarrei gomendio sorta luzatu

Bero bolada betean, berotik babesteko espazioak egokitu ditu Udalak eta herritarrei gomendio sorta luzatu

2026/06/22
Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan, ekainaren 22an, alarma gorria aktibatuko du Euskadin muturreko tenperaturagatik, 40 graduren bueltakoak. Horregatik, Udalak, berotik babesteko espazioak izendatu ditu eta herritarrei hainbat gomendio luzatu.

Muturreko bero egunak izaten ari dira, eta tenperatura altuekin jarraituko dugu datozen egunetan ere. Hori dela eta, berotik babestu eta larrialdiak saihesteko, hainbat gomendio luzatu ditu Soraluzeko Udalak: 

  • Saihestu eguneko erdiko orduetan eguzkitan egotea.
  • Edan ura sarritan, nahiz eta egarririk ez izan.
  • Egon leku ahalik eta freskoenetan. 
  • Erabili arropa arina, txapela eta eguzkitako babesa.
  • Saihestu jarduera fisiko bizia egitea, batez ere tenperatura handieneko uneetan.
  • Arreta berezia adinekoei, haurrei eta gaixo kronikoei.

Gomendio gehiago behar izanez gero, Eusko Jaurlaritzak emandako jarraibide zehatzak kontsulta daitezke hemen: Bero plana

SoraluzekoUdalak, halaber, berotik babesteko espazioak ere zehaztu eta egokitu ditu bero handieneko orduetarako:

  • Udal liburutegia (10:00-13:00)
  • Arane kiroldegia (08:30-21:30)
  • Kiroldegiko frontoia irekita egongo da herritarrentzako (10:00-20:00)
  • Itxaropena jubilatuen elkarteko aretoa (10:00-20:00)
  • Sapako aterpea eta Frontoi zaharreko estalpea
  • Ur-txorrotak (10:00-21:00)
  • Sagar errekako potzua (Kokapena hemen)

Norbera eta ingurukoak zaintzeko dei egiten dute Udal ordezkariek eta larrialdiren bat izanez gero, 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu.