"Ninini" bakarrizketa ikusi ahal izango da barixakuan, azaroak 7, aurtengo "Antzerki Garaia" zikloaren baitan

"Ninini" bakarrizketa ikusi ahal izango da barixakuan, azaroak 7, aurtengo "Antzerki Garaia" zikloaren baitan

2025/11/05
Antton Telleriaren esktutik, "Ninini" bakarrizketa eskainiko da barixakuan, azaroaren 7an, aurtengo "Antzerki Garaia" zikloaren baitan.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki Garaia zikloaren barruan, Antton Telleriak Ninini bakarrizketa taularatuko du azaroaren 7an, barixakua, arratsaldeko 20:00etan, Herri Antzokian, euskaraz. Euskal kultur eszenako punta-puntako lau antzezlan herrira ekarriko dituen antzerki zikloaren baitan kokatzen da bakarrizketa hau; urritik abendura bitarte eskainiko dira antzezlanak, hiru asterik behingo maiztasunaz, barixakutan Herri Antzokian.

Sinopsia 

Ninini Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutaken arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa.

Ninini egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki soilik, denon hobe beharrez. Hitz egingo digu bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz.

Eguna: azaroak 7, barixakua

Ordua: 20:00

Lekua: Herri Antzokia

Prezioa: 10 euro

Sarrerak aurrez zein egunean bertan

Online aurresalmenta agortu da dagoeneko, hortaz, sarrera eskuratu nahi izanez gero, aurrez aurre erosi beharko da:

  • Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
  • Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.