Dagoeneko eman daiteke izena LH 1 eta 6 bitarteko neska-mutikoentzako elikadura tailerrean; azaroaren 13an egingo da, 18:00etan

Dagoeneko eman daiteke izena LH 1 eta 6 bitarteko neska-mutikoentzako elikadura tailerrean; azaroaren 13an egingo da, 18:00etan

2025/10/29
Soraluzeko Kirol Departamentuak Goazen Soraluze kirol orientazio zerbitzuarekin elkarlanean, elikadura tailer bat antolatu du 6 eta 12 urte arteko haurrentzako azaroaren 13rako; izen-ematea zabalik da jada.

Soraluzeko Kirol Departamentuak Goazen Soraluze kirol orientazio zerbitzuak elikadura tailerra antolatu dute Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko neska-mutikoentzako, 6 eta 12 urte arteko haurrak, hain zuzen ere. Tailerraren helburu nagusia plater osasuntsuak prestatzen ikastea eta elikadura ohitura egokiak lantzea izango da. 

Tailerraren funtzionamendu egokia bermatzeko, antolatzaileek gurasoen laguntza eskatu dute antolaketan lagundu eta jardueretan parte hartzeko.

Eguna: azaroak 13, eguena
Ordua: 18:00 - 19:30
Lekua: Tolarekua aretoan
Hizkuntza: euskaraz

Izen-ematea

Tailerrean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, ondorengo galdetegia bete behar da: izen-ematea.

Izena emtako azken eguna azaroaren 5a izango da.