
Gaurtik, ekainaren 2tik, aurrera José Antonio Plataren Marokoko argazkiak ikusgai, erakusketa aretoan
Ekainaren 2tik 21era bitarte egongo dira ikusgai kiroldegiko erakusketa-gelan Kontrargi Argazkilaritza kolektiboak antolatuta, taldekide izandako José Antonio Plata soraluzetarraren Marokoko argazkiak.
Erakusketa honetan 40 argazki egongo dira ikusgai, koloretan ateratakoak, Marokoko paisaia eta jendea erakusten dutenak. José Antonio Plata argazkilariak hamar urtean zehar Marokora egindako bidaietan ehundaka argazki atera ditu; horietatik, 250 laga dizkio Kontrargi Argazkilaritza kolektiboari eta honek egindako aukeraketaren emaitza da erakusketa.
Honako erakusketa hau izango da Kontrargi Argazkilaritza kolektiboak urtean zehar antolatzen dituenen artean bigarrena.
Ordutegia
Erakusketa gaurtik, astelehenetik aurrera egongo da zabalik, ekainaren 2tik 21era bitarte, hain zuzen ere, kiroldegiko erakusketa aretoan.
Ohiko ordutegia izango du:
- Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
- Zapatutan: 12:00 - 13:30