Urbanizazio lanak medio, bihar, eguena, irailak 17, Txurrukeneko herrirako sarrera itxita egongo da ibilgailuentzat

Urbanizazio lanak medio, bihar, eguena, irailak 17, Txurrukeneko herrirako sarrera itxita egongo da ibilgailuentzat

2026/09/16
Urbanizazio lanak medio, bihar, eguena, irailak 17, Txurrukeneko herrirako sarrera itxita egongo da ibilgailuentzat; autobusak igaro ahal izango dira.

Uztaila erdialdean hasi ziren Txurrukeneko errepidea norantza bakarrera aldatzeko lanak eta bihar, eguena, irailak 17, asfaltatze lanetan jardungo dute beharginek.

Hori dela eta, Txurrukeneko herrirako sarrera itxita egongo da ibilgailuentzako goizeko 8:00etatik arratsaleko 18:00ak bitarte. Herrigunera sartu nahi duten ibilgailuek saihesbidea hartu beharko dute eta Mendiola industriagunetik sartu beharko dira.

Autobusei dagokienez, ostera, ohiko ibilbidea egingo dute eta igaro ahal izango dira Txurrekeneko herriko sarreratik.