Gaurtik aurrera, urriak 13, erakusketa gelan ikusgai Mikel Valeroren argazkiak
Mikel_Valero_1990

Gaurtik aurrera, urriak 13, erakusketa gelan ikusgai Mikel Valeroren argazkiak

2026/10/13
Martitzenean, urriaren 13an, zabalduko ditu ateak Kontrargi argazkilaritza kolektiboak antolatutako argazki-erakusketa berriak; Mikel Valero taldekidearen argazkiak erakutsiko dira.

Urriaren 13tik 31ra bitarte egongo dira ikusgai kiroldegiko erakusketa-gelan Kontrargi Argazkilaritza kolektiboak antolatuta, Mikel Valeroren Argazkiak 1976-1991 erakusketako argazkiak.

Erakusketa zuri-beltzeko eta koloretako 71 argazkik osatzen dute, 41 markotan antolatuta. Argazki guztiek nolabait harremana dute Soraluzerekin. 1976 eta 1991 urte bitartean ateratako argazkiak dira denak lagunartekoak, kirol inguruakok, garaiko obrak, gertakari bereziak, jaiak... Urte horietan Soraluzen gertatutakoak bildu ditu argazkitan Mikel Valero soraluzetarrak.

Ordutegia

Erakusketa gaurtik, martitzenetik aurrera egongo da zabalik, urriaren 13tik 31ra bitarte, hain zuzen ere, kiroldegiko erakusketa aretoan. 

Ohiko ordutegia izango du:

  • Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
  • Zapatutan: 12:00 - 13:30