Lanbideren bidez 4 peoi balioanitz kontratatzeko enplegu-deialdia zabalik dago gaurtik azaroaren 30era arte
Soraluzeko udalak lau peoi balioanitz kontratatuko ditu udal brigadan zerbitzua emateko, lanaldi osoan eta hiru hilabetez. Askotariko lanak egitea aurreikusten da, oro har hiri-lanetako jardueretan aritzea, alegia.
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Kalebarren 8ko Enplegu Zentroan, Lanbideren Elgoibarko bulegoan eta online eman dezakete izena gaurtik azaroaren 30era bitarte.
Lau peoiren kontratazioa
Langile berriak abenduan hastea aurreikusten da. Lan-deialdian izena emateko baldintza hauek bete beharko dira:
- Egoera fisiko ona.
- Langabezian egotea eta LANBIDEn izena emanda egotea hautagaitza bidaltzen den unean.
- Soraluzen, Deban, Elgoibarren, Mutrikun edo Mendaron bizitzea.
- ALPES 2026 programako baldintzak betetzea.
Baldintza horietaz gain, positiboki baloratuko dira ondorengo ezaugarri hauek: Soraluzen erroldatuta egotea eskaintza hau argitaratu aurretik, euskararen ezagutza, peoi lanetan esperientzia egiaztatua izatea eta B gidabaimena.
Izen-ematea
Enplegu-deialdian izena eman daiteke dagoeneko, eta epea zabalik egongo da azaroaren 30era arte. Horretarako hiru bide egongo dira:
- Kalebarren 8ko Enplegu Zentroan, martitzen eta eguenetan 08:00 - 15:00 bitarte.
- Elgoibarko Lanbideren bulegoan, astelehenetik barixakura 8:30 - 14:00 bitarte.
- Online, Lanbideren webgunean.