Soraluzeko jaietarako hainbat ohar eta jaiak iragartzeko azken bideo laburra: uztailak 26, domeka

Soraluzeko jaietarako hainbat ohar eta jaiak iragartzeko azken bideo laburra: uztailak 26, domeka

2026/07/21
2026ko Soraluzeko jaiak iragartzeko laugarren eta azken bideo laburra, uztailaren 26ko ekintzen berri ematen duena.

Joan den eguenaz gero, gaur arte, egunero argitaratu da udalaren webgunean eta sare sozialetan Santiago eta Santa Ana jaien egitarauaren berri ematen duen bideo laburra. Gaurkoak azalduko du uztailaren 26ko, jaietako azken eguneko programazioa eta hortaz, azken bideoa izango da. Honekin, herritarrek ekintza bakoitza hobeto irudika dezaten eta jaietan zehar izango diren ekitaldi zein musika proposamenak ezagut ditzaten nahi da.

Hona laugarren eta azken bideo laburra, uztailaren 26ko egitarauarekin:

Bakailao lehiaketan itxaron zerrenda osatu da

Herri mailako bakailao lehiaketako izen-ematea beteta dago dagoeneko, baina, itxaron zerrenda osatzen ari da apuntatu nahi luketen taldeekin.

Noiz: uztailak 26, domeka
Norentzat: herritar ororentzat (bikoteko bat behintzat 18 urtetik gorakoa izan beharko da)
Itxaron zerrendan izen-ematea: Udaletxeko Harrera Bulegoan, astelehenetik barixakura, 9:00tatik 14:00tara

Lehiaketako oinarriak: Herri mailako bakailao lehiaketako oinarriak