Haurreskolan 15 umerekin hasi dute ikasturtea eta oraindik izen emateko aukera dago

Haurreskolan 15 umerekin hasi dute ikasturtea eta oraindik izen emateko aukera dago

2026/10/02
Ikasturte berri honi 15 umerekin eman diote hasiera Soraluzeko haurreskolan; oraindik izena eman daiteke azaroan hasteko eta 8 plaza libre daude guztira.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da. 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan. Dagoeneko 15 ume daude haurreskolan matrikulatuta eta beraz 8 plaza gelditzen dira libre. 

Izen-ematea

Izena ematea urriaren 1etik 8ra bitarte egin daiteke, azaroan hasteko. 

Izen ematea haurreskolan bertan egin daiteke edo www.haurreskolak.eus atarian.

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko: