Haurreskolan apirilean edo maiatzean hasteko izen-ematea zabalik otsailaren 26tik martxoaren 6ra

Haurreskolan apirilean edo maiatzean hasteko izen-ematea zabalik otsailaren 26tik martxoaren 6ra

2026/02/27
Martxoaren 6ra bitarte egongo da zabalik Soraluzeko Haurreskolan apirilean edo maiatzean hasteko izena emateko epea, online nahiz aurrez aurre.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

2024, 2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan martxoaren 6ra bitarte; epe horretan izena emandako haurrak apirilaren 1ean edo maiatzaren 4an hasiko lirateke.

Izen-ematea eta informazioa

Izena emateko bi bide egongo dira:

  • Online, ikasgunea webgunetik
  • Aurrez aurre, Haurreskolan bertan, astelehenetik barixakura, goizeko 9:00etatik 14:00etara

Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke: