Oraindik ere zabalik dago 2026ko egutegirako herritarren argazkiak jasotzeko epea
plaentxia.eus

Oraindik ere zabalik dago 2026ko egutegirako herritarren argazkiak jasotzeko epea

2025/07/16
2026ko egutegia ilustratuko duten argazki nagusiak herritarrenak izango dira berriz ere; argazkiak bidaltzeko epea zabalik egongo da irailaren 2ra arte.

Martxoaz geroztik zabalik dago 2026ko egutegia ilustratuko duten argazkiak bidaltzeko epea. Oraindik ere bidal daitezke argazkiak irailaren 2ra arte, eta horretara animatu nahi dituzte soraluzetarrak antolatzaileek.

Jasotzen diren argazkien artetik, 10 aukeratuko dituzte Kontrargiko kide eta Udaleko ordezkariek. Horietatik argazki bana portada eta kontraportada osatzeko erabiliko dira eta beste zortzi argazkiak aldiz, hilabete banari lotuta agertuko dira. Gainontzeko argazkiak hurrengo urteetarako gordetzeko aukera ere aztertuko da. 

Irailaren 2ra arte jasoko dira argazkiak ondorengo helbidean: kontrargiAK@gmail.com

Argazkiak bidaltzeko irizpideak

  • Soraluzeko une edo momenturen bati (paisaiak, kaleak, eraikinak, jaiak, kirola, herri ekimenak…) lotutako argazkia izan beharko da.
  • Soraluzeko herrian ateratako argazkia izan beharko da.
  • Argazkia horizontalean ateratakoa izan beharko da (argazki panoramikorik ez da onartuko).
  • Argazkia ahalik eta kalitate onenean bidali beharko da.
  • Argazkiaren neurriak 20,5 x 30,5 cm izango dira; bakoitzak jarri ezean Kontrargi arduratuko da neurri honetara egokitzen.
  • Partehartzaile bakoitzak gehienez ere bi argazki bidali ahal izango ditu.
  • Argazkiarekin batera honako DATUAK bidali beharko dira.
    • Izena eta bi abizen.
    • Kontakturako telefonoa.
    • Kontakturako emaila.
    • Argazkiaren titulua.
    • Argazkia zein hilabetetan aterata dagoen.

Udazkenean emango da aukeratutako argazkien berri. Ostean, 2026ko egutegia Gaztañerre azoka aurretik ipiniko da saltzen herriko komertzioetan.