Soraluzeko XLI. Sormen Lehiaketa berritasunekin dator: sormen lanak sarituko dira aurten

Soraluzeko XLI. Sormen Lehiaketa berritasunekin dator: sormen lanak sarituko dira aurten

2026/01/02
Otsailaren 13ra arteko epea izango da Soraluzeko XLI. Sormen Lehiaketan parte hartzeko; aurten ere, helduen kategoria izango da.

Soraluzeko Udaleko Euskara Batzordeak Soraluzeko eskola umeen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko, Ipuin Lehiaketa sortu zuen 1985ean. Aurten, beraz, XLI. edizioa egingo da, eta berritasunak dakartza berekin: iazko lehiaketan helduen kategoria izan zen, 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izan zezaten; aurten, ostera, idazlanak saritzetik sormen lanak, orohar, saritzera igaroko da. 

Sormena sarituko da

2025eko idazlan lehiaketaren ostean, agente inplikatuak bildu eta ekimenaren orain arteko ibilbideaz hausnartu zen; berrogei urteko ibilbidearen ostean, aldaketak egitea adostu zen, gaur egungo moldeetara hobeto egokitzen den lehiaketa bat planteatzeko. Hori horrela, idazlana bera saritu beharrean, adinez adin egokia den testu mota saritzea da planteamendu berria, sormena bera saritzeko.

Datak ere moldatu dira ikastetxeko eta institutuko martxari hobeto egokitzeko; beraz, udaberrian egin beharrean, negu partean egingo da lehiaketa, urteko lehen hilabeteetan.

Oinarriak

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Soraluzen jaiotakoek edo Soraluzen bizi zein bertan ikasi edo lan egiten duten pertsonek. Bost kategoria edo mailatan bakatuko dira parte-hartzaileak haien jaioturtearen arabera, eta maila bakoitzeko hiru lan onenek saria izango dute. Lanak entregatzeko epea otsailaren 13ra artekoa izango da.

Oinarriak ondorengo esteka honetan aurki daitezke: Soraluzeko XLI. Sormen Lehiaketa

Soraluzeko Udaleko Euskara Batzordeak soraluzetar oro animatzen du euskaraz sortzera eta irudimena astintzera.