Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguaztenean, irailaren 30ean

Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguaztenean, irailaren 30ean

2026/09/29
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek hamaika puntu izango dituzte aztergai bihar, eguaztena, irailak 30, arratsaldeko 19:00etan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

Udal ordezkariek batzarra egingo dute eguazten honetan, irailaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, ondorengo gai-zerrendarekin:

  1. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  2. 2027ko ordenantza fiskalen aldaketa proposamena. (2026ORDE0002)
  3. 2027. Urteko lan-egutegirako herriko jai-eguna izendatzea.
  4. A.U.2 Amillaga eremuko kontzertazio-hitzarmena behin betiko onartzea. (2026HITZ0003)
  5. Bake epailearen izendapena.
  6. 8. Kreditu aldaketa.
  7. Soraluzeko emakumeen eta gizonen berdintasunerako IV. Plana 2026-2030.
  8. Soraluzeko udaleko berdintasunerako I. Barne Plana.
  9. Taxia. 2027ko tarifen proposamena. (2026AGIT0001)
  10. Eranskina, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Soraluzeko udalaren arteko hitzarmena luzatzekoa. (2026HITZ0006)
  11. Eskari eta galderak.