SAPA eta Baltegieta 22 bitarteko galtzada-harria birjartzeko lanak amaitu dira eta bihar, martxoak 27, zabalduko da oinezko zein ibilgailuentzako
barrena.eus

SAPA eta Baltegieta 22 bitarteko galtzada-harria birjartzeko lanak amaitu dira eta bihar, martxoak 27, zabalduko da oinezko zein ibilgailuentzako

2026/03/26
Dagoeneko amaitu dituzte beharginek SAPA eta Baltegieta 22 bitarteko galtzada-harria birjartzeko lanak; bihar, barixakua, martxoak 27, zabalduko da oinezko zein ibilgailuentzako.

Gabolatseko zubi berria ipintzeko lanak aprobetxatuz, ingurak ere txukundu ditu Soraluzeko Udalak; txukunketa horien baitan kokatzen dira SAPA eta Baltegieta 22 bitarteko galtzada-harri birjartzeko lanak.

Urrian ekin zien lanei Construcciones Echaide enpresak eta bost hilabete inguruko iraupena izan dute. Lanak amaitu dira dagoeneko, eta bihar, barixakua, martxoak 27, zabalduko da bidea oinezko zein ibilgailuentzako.

Udala herritarrekin eskertuta

Soraluzeko Udalak bere esker ona azaldu nahi die herritarrei herriko hainbat puntutan egiten ari diren lanek azken hilabeteotan sortutako traba eta eraginen aurrean erakutsitako jarrera ulerkorragatik.