Zabor tasaren ordainketa

Deskribapena: Soraluzeko Udalak hiru hilabetetan behin hondakinen kudeaketa gastuei aurre egin ahal izateko hondakinen gaineko tasa kobratzen du.

Salbuespenak, hobariak eta tasak 2015eko Zabor Tasa ordenantzaren araberakoak dira.

Birziklapena sustatzera begira, hondakin organikoak bereizita bostgarren edukiontziaren erabiltzaileek eta auzo-konposta edo auto-konposta egileek hobariak dituzte hondakinen tasan.

Zerga eta tasen ordainketa

  • Bertaratuta: Tasa hau Udaletxeko Arreta Bulegoan bertaratuta ordaindu         dezakezu edo bestela zerga helbideraketaren bidez, modu automatikoan kobratuko zaizu hala egokitzen denean.
  • Zure dokumentu-erreziboa zortzi erakunde laguntzaile hauetako batean aurkeztuta: Kutxabank, Laboral kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Caja Rural de Navarra eta La Caixa. Ez ahaztu: barra-kodeak dituzten dokumentuak ere ordain ditzakezu kutxazain automatikoetan (irakurketa optiko bidez edo datuak eskuz sartuta).
  • Internet bidez, NIRE ORDAINKETA atalaren bitartez: Eusko Jaurlaritzak, ordainketak egiteko zure esku jartzen duen erreminta seguru bat da. Horrela, aukera duzu ordainketen tramitea Udalaren webgunean hasi eta zure konfiantzazko finantza-erakundean amaitzeko. Erreminta hori erabiltzeko behar duzuna hauxe da: Internet bidezko banku-jardueran harpidetuta egotea; sistemari atxiki zaizkion banku-erakunde horietako baten ordainketa-txartela edukitzea eta, Eibarko udalak bidalitako dokumentu-erreziboa eskura izatea. Horrela, eskatzen zaizkizun datuak sartu ahal izango dituzu (erreziboaren goiko ezkerreko aldean topatuko dituzu, barra-kodearekin batera. Datuok hauexek dituzu: Igorlea eta Luzapena. Erreferentzia. Identifikazioa. Zenbatekoa).

    NIRE ORDAINKETA horretan sartu ondoren, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea erabiltzeko laguntza jasoko duzu DEMO deritzon atala irekita.

Tramitatzailea: Soraluzeko Udaleko Udal Zergen saila.