Soraluzeko Udalak eraikin pribatuetako fatxadetako pintaketak garbitzeko ekimena jarri du martxan

Soraluzeko Udalak eraikin pribatuetako fatxadetako pintaketak garbitzeko ekimena jarri du martxan

2026/03/05
Soraluzeko Udaleko Hirigintza, Lan eta Zerbitzuen Batzordeak eraikin pribatuetako fatxadetako pintaketak garbitzeko ekimena jarri du martxan; eskaerak udaletxean egin beharko dira.

Soraluzeko Udaleko Hirigintza, Lan eta Zerbitzuen Batzordeak eraikin pribatuetako fatxadetako pintaketak garbitzeko ekimena jarri du martxan. Zerbitzuari esker, etxe-jabe partikularrek eta jabeen erkidegoek udalari eskatu ahal izango diote beren fatxadako pintaketak garbitzeko.

Garbiketa zerbitzu hori udalak hartuko du bere gain eta doakoa izango da eskatzailearentzat. Garbiketa eskatu ahal izango dute jabe partikularrek eta jabeen erkidegoek udaletxean eskaera-orria entregatuta. Horretarako, bi bide egongo dira:

  • Telematikoki, Soraluzeko Udaleko egoitza elektronikoko sarrera-erregistroaren bitartez.
  • Aurrez aurrez, Udaleko Harrera Bulegoan, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00etara.