 
            Nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa
Bergarako IAT/ITV zentroko teknikariek datorren asteartean, hilak 25, 13:30ean, egingo dute udalerriko nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa, Ezoziko futbol zelaian.
            Bergarako IAT/ITV zentroa kudeatzen duen Ita Asua enpresako teknikariek apirilaren 25tik maiatzaren 9ra burutuko dituzte eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak.
Soraluzen apirilaren 25ean, asteartea, izango dira teknikariak, 13:30ean, Ezoziko Futbol Zelaian.
Eskualdeko gainontzeko herrietako bisita-egunak ondorengoak dira:
| EGUNA | ORDUA | HERRIA | TOKIA | 
| Apirilak 25 | 09:00 | Eibar | Greyhound | 
| Apirilak 25 | 12:00 | Mendaro | Li-Li parean | 
| Apirilak 25 | 13:30 | Soraluze | Ezozia | 
| Apirilak 27 | 09:00 | Elgoibar | Mintxetako aparkalekua | 
| Apirilak 29 | 13:30 | Elgeta | Pagatza industrialdea | 
| Maiatzak 09 | 09:00 | Mutriku | Mijoa industrialdea | 
Kontuan izan Unitate Mugikorra egun eta toki horietan bakarrik egongo dela.