Uda-garaiko urteroko haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoan izena eman daiteke dagoeneko

Uda-garaiko urteroko haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoan izena eman daiteke dagoeneko

2026/05/29
Urteroko moduan, haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu du aurten ere Soraluzeko Udaleko Kirol Sailak; izen-ematea ekainaren 5era arte dago zabalik.

Udaleko Kirol Sailak igeriketa ikastaro intentsiboak antolatu ditu aurten ere, urtero garai honetan egiten duen moduan, igerian ikasi nahi duten edo beren maila hobetu nahi duten 12 urtez azpiko haurrei zuzenduta. Aurten, 2023 urtean jaiotako umeak izango dira igeriketa ikastaroa jasoko duten txikienak.

Ekainaren 22tik uztailaren 3ra bitarteko goizetan egingo dira ikastaroak eta trinkoak izango dira; hau da, umeek hamar egunez jarraian izango dute 30 minutuko igeriketa ikastaroa. Udalak azpimarratu nahi du herritar guztiek, eta kasu honetan neska-mutiko guztiek, igerian ikastearen garrantzia eta familiak animatu nahi ditu igeriketa ikastaro trinkoan izena ematera.

Izen-ematea eta txanden argitalpena

Izen-ematea joan den astelehenetik, maiatzaren 25etik dago zabalik eta ekainaren5era arte egongo da apuntatzeko aukera kiroldegiko harreran bertan, izen-emate orria beteta.

Izen-emate kopuruaren arabera antolatuko dira ordutegiak eta kiroldegiko harreran argitaratuko dira ekainaren 10ean. Ondoren, umeen adinaren eta igeriketa-mailaren arabera egingo dira taldekatzeak.

Abonatuentzako prezioa 32 eurokoa da, eta abonatuta ez daudenentzako, ostera, 39 eurokoa.