Udaleku irekietarako, gazte udalekuetarako eta uda kirola kanpainarako izen-ematea zabalik
plaentxia.eus

Udaleku irekietarako, gazte udalekuetarako eta uda kirola kanpainarako izen-ematea zabalik

2026/04/21
Dagoeneko eman daiteke izena haur eta gazteztetxoentzako udako aisialdi eskaintzan: Kukumixoren udaleku irekietan, Gazte udalekuetan eta kirol udalekuetan.

Azken urteetan egin izan den moduan, udako aisialdi eskaintza oparoa antolatu da soraluzetar gazteenentzat. Kukumixo Aisialdi Taldeak udaleku irekiak antolatu ditu 3 urtetik 12ra arteko haur eta gaztetxoentzat eta gazte udalekuak, berriz, DBHko gazteentzat; Udaleko Kirol Departamentuak, ostera, kirol udalekuak antolatu ditu Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleentzat.

Izen-emateak zabalik daude dagoeneko, eta maiatzaren 1a, apirilaren 30a eta maiatzaren 3a izango dira izena emateko azken egunak, hurrenez hurren.

Udaleku irekiak

Kukumixo Aisialdi Taldeak udaleku irekiak antolatu ditu uztailaren 6tik 17ra, herriko haur eta gaztetxoentzat. Udalekuak 3 urtetik 12ra arteko haurrei (2014 eta 2022 urteen artean jaiotakoei) zuzenduta daude, Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietako umeei, hain zuzen ere. Astelehenetik eguenera 10:00etatik 13:00ak bitarteko ordutegia izango dute; barixakutan 10:00etatik 17:00ak arterakoa, hiru urteko haurrek salbu, haiek egunero amaituko baitute 13:00etan. Gainera, gau bat etxetik kanpo pasatzeko aukera ere egongo da.

Izen-emate epea zabalik dago atzotik, apirilaren 20tik, eta maiatzaren 1era bitarte luzatuko da, eta bi bide egongo dira horretarako:

  • Online, galdetegia betez: izen-ematea
  • Aurrez aurre, Pil-Pilean elkartearen bulegoan

Izen-ematearekin batera honako dokumentu hauek gehitu beharko dira: ordainketa egin izanaren egiatzagiria eta osasun-txartelaren fotokopia. Maiatzaren 1etik aurrera, behin izen-emate epea itxita, plaza libreak geratu badira bakarrik onartuko dira matrikula berriak.

Udaleku irekietan matrikulatzeko kuotak ordaindu beharko dira eta %50-%90 arteko eta %100eko hobariak izango dira hurrenez hurren, familia ugarientzako zein errenta aitorpenaren arabera. Hobariez baliatu nahi izanez gero, udaletxeko harrera bulegoan egin beharko du eskaera; esteka honetan aurki daiteke informazio xeheagoa. Hauexek dira ordaindu beharreko kuotak:

  • Arrunta (2 aste): 60€ / 45€ (3 urtekoak)
  • Arrunta (astebete): 30€ / 22,5€ (3 urtekoak)
  • Familia bereko izen-emate bat baino gehiago (2 aste): 45€ / 34€ bakoitzak (3 urtekoak)
  • Familia bereko izen-emate bat baino gehiago (astebete): 22,5€ / 17€ bakoitzak (3 urtekoak)

Ordainketa kontu-korronte zenbaki honetan egin behar da, eta azalpenean UDALEKU IREKIAK + haurraren izena ipini behar da: ES45 3035 0004 90 0040015550

Gazte udalekuak

Kukumixo Aisialdi Taldeak DBHko gazteentzako hiru eguneko udalekuak antolatu ditu. Irteerak egingo dira udalekuek iraun bitartean eta gauak San Andresen igaroko dituzte. 

Izen-emate epea zabalik dago atzotik, apirilaren 20tik, eta apirilaren 30era bitarte luzatuko da, eta bi bide egongo dira horretarako:

  • Online, galdetegia betez: izen-ematea
  • Aurrez aurre, Udaleko Harrera bulegoan, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00tara.

Izen-ematearekin batera honako dokumentu hauek gehitu beharko dira: ordainketa egin izanaren egiatzagiria eta osasun-txartelaren fotokopia. 

Udaleku irekietan matrikulatzeko kuotak ordaindu beharko dira eta %50-%90 arteko eta %100eko hobariak izango dira hurrenez hurren, familia ugarientzako zein errenta aitorpenaren arabera. Hobariez baliatu nahi izanez gero, udaletxeko harrera bulegoan egin beharko du eskaera.

Kuota: 30€

Kirol udalekuak

Udaleko Kirol Departamentuak, bestalde, uda kirola kanpaina antolatu du: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleentzako kirol udalekuak. Programak goizeko ordutegia izango du, astelehenetik barixakura 10:00etatik 13:00era bitartekoa eta ur jarduerak, mendi ibilaldiak, kirol jarduera eta natur inguruneetan jolasak egingo dira, besteak beste.

Bi txanda eskainiko dira, adinaren arabera:

  • 1. txanda, ekainaren 22tik 26ra: LH 3 eta 4. mailako ikasleentzat.
  • 2. txanda, ekainaren 29etik uztailaren 4ra: LH 5 eta 6. mailako ikasleentzat.

Kirol udalekuetan izena emateko 25€ko kuota ordaindu beharko da, eta hobariak eskainiko dira familia bereko bi izen-emate edo gehiago badaude, familia ugarientzako zein zailtasun ekonomikoak dituzten familietnzako. Hobariei buruzko informazio gehiago, zein lortzeko eman beharreko pausuak, hemen: uda kiroleko matrikula ordaintzeko hobariak.

Izena emateko, ondorengo galdetegia bete beharko da: izen-ematea. Matrikula formalizatzeko, ordainketa ere egin beharko da ondorengo kontu-korronteetako batean:

LABORAL KUTXA: ES03 3035 0004 93 0040900023
KUTXABANK: ES77 2095 5062 90 1061641634
BBVA: ES03 0182 2410 46 0010194004
SABADELL: ES84 0081 4253 12 0001000606