Gaurtik aurrera erakusketa gelan ikusgai Jaietako Kartel Lehiaketako kartelak

Gaurtik aurrera erakusketa gelan ikusgai Jaietako Kartel Lehiaketako kartelak

2025/06/30
Gaur, astelehena, zabalduko da Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketara aurkeztu diren kartelen erakusketa; sariak uztailaren 3an banatuko dira, eguena, arratsaldeko 18:00etan.

Gaur, astelehena, ekainaren 30a, zabalduko da, eta astebetez egongo da zabalik, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketako aurtengo ediziora aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa.

Lehiaketan dozenaka pertsonak hartu dute parte, bai haurren mailan, bai eta gaztetxoen nola helduen mailan ere. Helduen mailako kartel irabazlea izango da jaiak iragartzeko erabiliko dena; lau lan aurkeztu dira kategoria horretan.

Saritutako lanak jaietako egitarauan argitaratuko dira.

Erakusketaren ordutegia

Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00

Sari-banaketa ekitaldia

Sari-banaketa ekitaldia eguenean egingo da, uztailaren 3an, arratsaldeko 18:00etan, erakusketa-aretoan. Hauexek dira banatuko diren sariak, mailaz maila:

"A" maila (LH1-LH2)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.

"B" maila (LH3-LH4)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.

"C" maila (LH5-LH6)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.

"D" maila (DBH)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.

"E" maila (Helduak)

  • 1. Saria: 300 euroko txekea