Aurrerantzean, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte izango da Zubi Nagusiko aparkalekuen zamalanetarako ordutegia
Zubi Nagusiko aparkalekuen zamalanetarako eta baimendutako ibilgailuentzako ordutegia aldatu egin da: aurrerantzean goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak artekoa izango da.
Soraluzeko Udaltzaingoak aldatu egin du Zubi Nagusiko aparkalekuen zamalanetarako eta baimendutako ibilgailuentzako ordutegia; aurrerantzean, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak artekoa izango da.
Ordutegi horretatik kanpo, arratsaldeko 15:00etatik goizeko 8:00etara bitarte, ostera, bertan aparkatzea libre izango da.
