Ehoziri, kakorratz eta puntu-lanen tailerra urrian hasiko da; dagoneko eman daiteke izena

Ehoziri, kakorratz eta puntu-lanen tailerra urrian hasiko da; dagoneko eman daiteke izena

2026/09/09
Udalaren laguntzaz antolatzen den helduentzako ehoziri, kakorratz eta puntu-lanen tailerrak urriaren 6an hasiko du ikasturte berria; dagoeneko zabalik da izen-ematea udaletxeko harrera bulegoan.

Urriaren 6an, martitzena, hasiko da helduentzako ehoziri, kakorratz eta puntu-lanen tailerra, Charo Fernandez eta Ana Oya irakasleen gidaritzapean. Martitzenero elkartuko dira taldekideak, arratsaldeko 15:30etik 17:30etara bitarte, Tolarekua aretoan.

Gaurtik aurrera, eguaztena, irailak 9, eman daiteke izena. Horretarako, udaleko harrera bulegora joan behar da astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00etara. Izen-ematearekin batera urteko 25€ko kuota ordaindu beharko da.

Hauexek dira tailerraren helburuak:

  • Hariekin askotariko lanak egiten ikastea
  • Eskuak, begiak eta garuna lantzea
  • Lagun artean tarte atsegina pasatzea
  • Sormena lantzea