Andramarixak badatoz, 3 egunetako egitarauarekin osatuta
Bittor_Murguzur

Andramarixak badatoz, 3 egunetako egitarauarekin osatuta

2025/08/08
Abuztuaren 15ean hasi eta abuztuaren 17ra arte iraungo dute Andramari jaiek. Zabalik jarraitzen du abuztuaren 16an, San Roke egunean Udalak antolatzen duen urteroko tortilla lehiaketarako izen-emateak.

Abuztuak 15, Andramari Egunean, hasiko dira 3 egunez luzatuko diren jaiak. Eguerdian AIAMA hirukotearen kontzertuarekin abiatuko dira Andramarixak. Jazza oinarri hartuta, musika kubatarrarekin eta boleroekin uztartzen du taldeak. Bateria, kontrabaxua eta pianoa, ahots indartsu batekin batera josiz Plaza Zaharreko bazterrak goxatuko dituzte; euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez kantatuz. 

San Roke egunean berriz, ohiko tortilla lehiaketa nagusituko da egitarauan. 12 urtetik aurrerako herritarrei zuzendua egongo da. Lehiaketa goizeko 11:00etan hasiko da eta 12 bikotek hartu ahal izango dute parte. Udaletxean eman beharko da izena plazak amaitu aurretik. Herriko txikienek ere puzgarrietaz gozatzeko aukera izango dute.

San Roke Txiki Egunezzezenak izango dira goizez zein arratsaldez

Jai hauetan ere errespetuz gozatzeko deia egiten da Soraluzeko Udaletik, giro ederrez bete dezagun herria beste behin ere.

Hemen egitarau osoa: