Soraluzeko jaietarako hainbat ohar eta jaiak iragartzeko bideo laburra: uztailak 23, eguena
Kalean da dagoeneko 2026ko Soraluzeko jaiak iragartzeko lehenengo bideo laburra, uztailaren 23ko ekintzen berri ematen duena; herri bazkarirako tiketak salgai daude oraindik eta danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango da.
Herri bazkariko tiketak Iratxon salgai
Noiz: uztailak 25, zapatua
Txartelak: Iratxo goxoki-dendan salgai, 15,5 eta 10,5 euroren truke
Tiketak erosteko azken eguna: uztailak 20, astelehena

Danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko aukera
2024ko jaietan berreskuratu zen danborrada atzera ere, soraluzetar ugariren parte-hartzea duen herri ekimen handia; horrekin batera, danborrada udaletxetik ikusteko aukera ere izan da azken bi urteotan. Proposamen horrek izandako harrera ona ikusita, aurtengoan ere Danborrada Soraluzeko Udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eman nahi zaie herritarrei. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, eta bi bide daude horretarako:
- Aurrez aurre, udaletxeko harrera bulegoan, astelehenetik barixakura 9:00 - 14:00 bitartean.
- Online, ondorengo galdetegia beteta: danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko izen-ematea.
Uztailaren 21a izango da izena emateko azken eguna, eta toki baino izen-emate gehiago badaude, zozketa bidez aukeratuko dira parte-hartzaileak eta banaka abisatu.